Marko honi erantzuteko kanpainaren nondik norakoak

Markoaren Aurkezpena eta Balorazioa ezagutzeko ikus  “Hezkuntza Marko Hirueleduna” saiakuntza-proiektuetarako deialdia )

Ikastetxeetarako proposamena:

Bi bide, aukeran:

1.- Deialdian parte hartzea, proiektu propioa aurkeztuz eta 2.b klausula ez dela beteko adieraziz.

Hots, ikastetxearen beharrekin koherente den proiektu bat aurkeztu. Proiektuaren 2. atalean (ordutegiaren azalpenean eta justifikazioan)  Hezkuntza-, Hizkuntza- eta Hobekuntza-Proiektuarekin koherente izateko eta ikasleen beharrei erantzuteko bestelako ordutegia egingo dugula (2.b artikuluan ezarritako ordutegi minimoak bete gabe) adieraziko genuke.

2.- Adierazpen bat helaraztea hezkuntza-arduradunei gutxieneko orduen baldintzarekiko desadostasuna agertuz

Irakasleen Klaustroak edota Organo Gorenak sinatua eta Hezkuntza Kontseilariari eta Lehendakariari zuzendua. 2.b artikuluan ezarritako gutxieneko ordutegi hori gure ikasleen beharretarako zentzugabea eta aldrebesa dela azpimarratuz eta baldintza hori kendu egin behar dela aldarrikatuz, ikastetxeen beharretara egokituko den “eredu hirueleduntzailea” proposatu eraiki nahi bada.

Eskaeretan edo adierazpenetan erabiltzeko arrazoiak:

(Gure proposamena garatzen ari gara, hemendik aurrera doana zirriborroa baino ez da. Aste honetan lantzen jarraitu eta bukatuta edukitzea espero dugu)

HUISek definitutako bidearen puntu ahulak azpimarratu

  • Zurrunegia da, 3 hizkuntzek eduki behar duten presentzia orduen minimoa altuegia eta itxiegia da: 25 ordutik 15 lehen hezkuntzan eta 30etik 18 DBHn.
  • Ez ditu aintzat hartzen gure ikasleen eta ikastetxearen hezkuntza- eta hizkuntza-beharrak, ezta haiei erantzuteko gure Hezkuntza-, Hizkuntza-, Curriculum- eta Hobekuntza-Proiektuetan hartutako erabakiak.
  • Eleanitasunari heldu nahi dion orori gaztelerazko 5/6 ordu astean inposatzeko ez du zentzurik ikastetxe gehienetan, honela probatuta dago. Ez dator bat ikastetxeek beraien Curriculum proiektuetan eta Hobekuntza planetan markatutako asmo eta lehentasunekin
  • Ez da baliagarria izango ikastetxe gehienentzat. Gehienek ez baitute gaztelera indartzeko beharrik ikusten. Bai, ordea, euskara sendotzearena eta atzerriko hizkuntzan aurrerapausoak ematearena

Testuinguruan jarri, egungo egoera eta asmoak adierazi eta arrazoiak eman:

  • Gure ikasleak eleaniztunak izan daitezen lan egiteko asmoa badugu
  • Horretarako, oinarririk egokiena EAEko bi hizkuntza ofizialak ondo jakitea delakoan gaude
  • Ikasleak euskaraz eta gazteleraz gaitasuna egokia izan dezaten ahalegindu gara azken urteotan. Hori lortzeko euskarak irakas-hikzuntza nagusia izan behar duela ondorioztatu dugu; gizartean bi hizkuntzek duten presentzia maila desorekatua, eskolak orekatu behar baitu eskola barneko irakaskuntza jardueretan eta eguneroko harremanetan hizkuntza gutxiagotuaren erabilera indartuz eta sustatuz
  • Ebaluazio diagnostikoko emaitzek uste hori berretsi digute
  • Egun gure asmoa da beste urrats bat ematea ingelesaren ezagutza indartzeko (((eta hizkuntza hori irakas-hizkuntza gisa erabiltzeko bidea aztertzen ari gara)
  • Alde horretatik aukera egokia irudituko litzaiguke Hezkuntza Sailak egindako “Marko hirueledunaren saiakuntza-proiektuaren” deialdia…
  • Baldin eta 2.b. artikuluan ezarritako gutxieneko orduak ezinbestekoak ez balira. Izan ere, gure ikastetxean…
    • (A. aukera) gaztelerazko gaitasun maila egokia lortzen ari dira ikasleak eta, une honetan,  ez dugu antzematen gazteleraren presentzia indartzeko beharrik
    • (B. aukera) Euskarazko gaitasuna hobetzeko (sendotzeko) beharra antzematen dugu eta horretarako, besteak beste, euskarak irakas-hizkuntza nagusia izan behar duela iruditzen zaigu; hots curriculumaren arlo gehienak euskaraz eman behar ditugula; hori da astean 15 (18) ordu baino gehiago euskaraz ematea
  • Azken urteotako eskarmentuak eta hausnarketek ondorio horietara eraman gaituzte eta horrela dugu jasoa gure ikastetxeko dokumentu nagusietan: Hezkuntza-, Hizkuntza- eta Curriculum-Proiektuetan
  • Ebaluazio-diagnostikoaren emaitzek ere hala berretsi digute eta norabide honetan doa gure Hobekuntza-Proiektua

Horregatik honako hau eskatzen dizuegu

(1.    aukera)

2.b. artikuluan ezarritako minimoak beteko ez ditugun arren, deialdian parte hartzeko eskaera hau ontzat eman dezazuen. Eta ikastetxearen autonomiaren izenean zein gure Hezkuntza- eta Hobekuntza Proiektuekiko koherentzian hartutako erabakia eta “marko hiruheledunaren saiakerarako” proposatzen ditugun antolaketa eta ordu banaketa ontzat eman ditzazuen

(2.    aukera)

Deialdiaren 2.b. artikulua ( ezarritako gutxieneko orduak) bertan behera utz dezazuen, eta deialdia berria atera dezazuen ikastetxeen autonomiari zein Hezkuntza- eta Hobekuntza Proiektuekiko koherentziari behar besteko tokia emanez

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.