“Hezkuntza Marko Hirueleduna” saiakuntza-proiektuetarako deialdia

“Hezkuntza Marko Hirueleduna” saiakuntza-proiektuetarako deialdia

Maiatzaren 18an onartu du Jaurlaritzak “Hirueletasun Proiektu Piloto”rako deialdiaeran oinarriak. Maiatzaren 20an argitaratu da deialdia EHAAn. Hauek dira deialdiaren ezaugarri eta baldintza nagusiak:

Esperimentazio hirueleduna”ren ezaugarriak

  • 40 ikastetxe
    • 25 publiko: 13 Bizkaian, 8 Gipuzkoan eta 4 Araban
    • 15 itunpeko: 8 Bizkaian, 5 Gipuzkoan eta 2 Araban
  • Lehen Hezkuntzako 4. mailan edo DBHko 1. mailan hasteko, 3 urteko esperimentazioa
  • Astero gutxienez 5 ordu (LHn) edo 6 ordu edo (6 DBHn)  hizkuntza bakoitzean: gaztelania, euskara eta ingelesa. Hiru hizkuntzak ikasgai eta irakas-hizkuntza.
  • Ikastetxeak erabakiko du zein ikasgai emango den hizkuntza bakoitzean, bertako irakasleriaren prestakuntzaren eta ikastetxeak ezarritako bestelako irizpideen arabera. Esperientzia ikastetzeko irakasleekin garatuko da.
  • Esperientzian parte hartuko duten irakasleek europako B2 mailako titulazioa eduki behar dute, gutxienez, eta hiru urtetarako konpromisoa hartuko dute.
  • Ikasleek borondatez hartuko dute parte
  • Laguntzak:
    • Irakasle baten jardunaldiaren erdia eta 3000 € (2 lerrok parte hartzen badute) edo jardunaldi herena eta 2000 € (lerro bakarrak parte hartzen duenean). Ordu-kreditoa koordinazio lanetan, klaseak ematen edota materialak prestatzeiko erabiliko da.
    • Prestakuntza-jarduerak

Parte hartzeko prozedura:

  • Eskaerak  ekainaren 10era arte,  Hezkuntza sailaren webgunearen bidez.
  • Zuzendaritzak egingo du  eskaera. Klaustroak onartua eta Organo Gorenak oniritzia behar du izan.
  • Proiektu bat aurkeztu behar da, hiru urtetarako. Deialdiaren II. eranskinean aipatzen dira proiektuaren edukiak:
    • Justifikazioa
    • 3 urtetarako ikasgaien aukeraketa,  horiek aukeratzearen justifikazioa eta irakas-orduen banaketa.
    • Alderdi metodologikoak eta didaktikoak
    • Egungo Hizkuntza Proiektua eta Marko Hirueleduna ezartzeko egingo zaizkion aldaketak
    • Aurreikusitako taldeak eta talde horiek eratzeko irizpideak
    • Departamentuen arteko koordinaziorako aurreikusitako moduak
    • Irakasleen prestakuntza-beharrak
    • Ikasgaiak emango dituzten irakasleen zerrenda (zein hizkuntzatan, zein ikasgai emango duen, daukan titulazioa, administrazio-egoera, ikastetxean eman dituen urteak…)
  • Eskaerak balioesteko baremo bat dago, VI. eranskinean
    • Proiektuak 30 puntu balio ditu. Horietatik 12 proiektuaren koherentzia pedagogikoaren arabera emango dira eta 10 puntu -gehienez ere- irakasleen egokitasunaren arabera.
    • Gainerako faktoreek, osotara eta gehienez ere,  32 puntu balio dute: 7 Inebin edo Binebin aritu izana, 5 -gehienez ere- bestelako berrikuntza-proiektuengatik, 5 gizarte-egoera txarrean aritzeagatik…

Markoaren Balorazioa:

Hezkuntza sistemak gure ikasleek euskaraz eta gazteleraz ondo dakitela bermatu behar duela uste dugu. Gainera kanpoko hizkuntza batean (gutxienez) jarduteko nahikoa gaitasuna garatu behar duela iruditzen zaigu.

Baina… Hezkuntza Sailak bere “Marko Hirueledunean” ezarri dizkigun baldintzak ez dira egokiak:

  • Markoa oso zurruna da. Ikastetxeen autonomia alboratzen du eta gure proiektu pedagogikoekiko koherentzia ahaztu egiten du. Oso margen txikia uzten baitigu ikastetxeei gure ikasleen hizkuntza beharrei erantzungo dien proiektu hirueleduntzaile koherente bat garatzeko; koherentea gure Hezkuntza-, Hizkuntza, Curriculum- eta Hobekuntza-Proiektuekin.
  • Ezarritako gutxieneko orduak (hizkuntza bakoitzean 5 edo 6) gehiegizkoak dira, ez dira beharrezkoak ikastetxe askotan. Esaterako, ikastetxe eta ikasle gehienek ez dugu astean 5 edo 6 gazteleraz emateko beharra, ordu gutxiagorekin gaitasun egokia lortzen ari baikara. Ikastetxe eta ikasle askok ordu horiek euskaraz eman beharko ditugula uste dugu, ikasle guztiek EAEko bi hizkuntza ofizialak ondo jakin ditzaten lortu nahi baitugu.  Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzek hala erakutsi digute (aurretiko eskarmentuek eta ikerketek gauza bera esaten ziguten)
  • Baina gutxieneko ordu horiek betez gero euskarari emandako orduak gehienez ere 15 (lehen hezkuntzan) edo 18 (bigarren hizkuntzan) izango dira. Ikastetxe askok Euskarazko Komunikazio Gaitasuna” indartzeko beharra ikusten dugu (hala jaso dugu gure Hobekuntza-Proiektuetan) eta 15 edo 18 ordu horiek baino gehiago eman behar ditugula euskaraz argi ikusten dugu. Gauzak horrela Marko Hirueleduna ezartzeak euskararen irakaskuntzarako atzerapauso bat ekarriko liguke zenbait ikastetxeri. Eta beste zenbaiti, berriz, hizkuntzen ikaskuntza aurrera egiteko genuen asmoetarako oztopo  bihurtuko da.

Horregatik, deialdi honetan zuzenketak egin daitezen eta  proiektu hirueleduntzaile koherenteak garatzeko bidea eman diezaguten eragingo dugu.

Horren alde jarduteko sortu dugu Blog hau eta bultzatu dugu hemen aurketzen dizuegun kanpaina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.