Blogaren eta kanpainaren aurkezpena
2010/05/19 Erantzun 1
Baina… Hezkuntza Sailak bere “Marko Hirueledunean” ezarri dizkigun baldintzak ez dira egokiak:
- Markoa oso zurruna da. Ikastetxeen autonomia alboratzen du eta gure proiektu pedagogikoekiko koherentzia ahaztu egiten du. Oso margen txikia uzten baitigu ikastetxeei gure ikasleen hizkuntza beharrei erantzungo dien proiektu hirueleduntzaile koherente bat garatzeko; koherentea gure Hezkuntza-, Hizkuntza, Curriculum- eta Hobekuntza-Proiektuekin.
- Ezarritako gutxieneko orduak (hizkuntza bakoitzean 5 edo 6) gehiegizkoak dira, ez dira beharrezkoak ikastetxe askotan. Esaterako, ikastetxe eta ikasle gehienek ez dugu astean 5 edo 6 gazteleraz emateko beharra, ordu gutxiagorekin gaitasun egokia lortzen ari baikara. Ikastetxe eta ikasle askok ordu horiek euskaraz eman beharko ditugula uste dugu, ikasle guztiek EAEko bi hizkuntza ofizialak ondo jakin ditzaten lortu nahi baitugu. Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzek hala erakutsi digute (aurretiko eskarmentuek eta ikerketek gauza bera esaten ziguten)
- Baina gutxieneko ordu horiek betez gero euskarari emandako orduak gehienez ere 15 (lehen hezkuntzan) edo 18 (bigarren hizkuntzan) izango dira. Ikastetxe askok Euskarazko Komunikazio Gaitasuna” indartzeko beharra ikusten dugu (hala jaso dugu gure Hobekuntza-Proiektuetan) eta 15 edo 18 ordu horiek baino gehiago eman behar ditugula euskaraz argi ikusten dugu. Gauzak horrela Marko Hirueleduna ezartzeak euskararen irakaskuntzarako atzerapauso bat ekarriko liguke zenbait ikastetxeri. Eta beste zenbaiti, berriz, hizkuntzen ikaskuntza aurrera egiteko genuen asmoetarako oztopo bihurtuko da.
Hi, this is a comment.
To delete a comment, just log in, and view the posts’ comments, there you will have the option to edit or delete them.